OrbitalRadioSocial

Langabetuen Batzarra Radio

Bizkaiko Langabetuen Batzarra Manifiestu


Bizitzen ari garen egoera politiko, ekonomiko eta sozialaren aurrean, eta kontuan izanda aurtengoa hauteskunde-urtea izango dela, eta bertan alderdi politikoak eta hautagaitzak izango direla ezaugarri nagusia, mesedez eskatzen dizuegu ondoko oharrak kontuan hartzea:


1. Burutu diren zorroztasun politikek murrizketa batzuk eragin dituzte, baina horiek ahulenei eragin diete, gazte, langabetu, emakume eta zaharrei. Gainera baztertu egin dute aurretik lanean zebilen eta orain langabezian dagoen jende asko, eta jendearekin batera bere bizitza proiektuak ere bai.

2. Jende multzo horrek tristura handiz ikusten du lana eta eskubideak eskaintzen zituen gizartea aldentzen ari dela haien bizitzatik, eta ondorioz baliabide publikoak lortzea oso beharrezkoa izango dela bizimodu duina izateko, kontuan izanda berez erakunde eta ordezkari publikoek horiexek bermatu behar dizkietela haiek ordezkatzen omen dituzten hiritarrei.

3. Enplegua sortzeko neurriek balio dutela lan egiten dutenei baliabideak ematen dizkieten neurrian, eta ondorioz erakundeetan gobernatu nahi duen ororen helburua izan beharko luketela. Enpleguak oinarrizko baldintza batzuk bete behar ditu:

A) Hitzartutako legeen arabera lan egitea, lan alorreko eskualdeko
hitzarmenak errespetatuz.

B) Aparteko orduak debekatzea alor guztietan, solidaritatez.

C) Lan ordutegiak murriztea, soldatak jaitsi gabe.


D) Lanik gabeko langile kuotak kontratatzea enplegua sortzen den herrietan.

E) Zerbitzu publikoetan prezioak murriztea langabetuei begira garraioan, kiroldegian, kultur ekintzetan; hartarako txartel iragankor bat izango da.

F) Laguntzak ematea etxebizitza, heziketa, osasungintza eta abarrerako, zerbitzuak ordaindu ahal izateko eta onuradunak gastuak bere baitan hartu ahal izateko bere prekaritate egoerak irauten duen bitartean.